Busturialdeko eta Lea Artibaiko eskualdeetako LAB sindikatuko ordezkariek, manifestaldia egin dute Gernikako udaletxearen aurrean
prekarietatea salatzeko.

Juntetxearen aurrean bildu dira eskualdeko ordezkariak
«Nahiz eta hedabideetatik esan susperraldi ekonomikoa datorrela eta krisia bukatu egin dela, langileok ez dugu hori ikusten eta
langabeziak behera egin badu, lanpostuetako prekarietatea igo egin delako da», salatzen du Aitziber Barandikak, zonaldeko LAB sindikatuaren arduradunak.
Hasiera batean Gernika erdialdeko kaleetatik egin behar zen giza katea, bertan behera gelditu da eguraldi txarraren ondorioz. Beraz, bertaratutako ordezkariak udaletxearen aurrera joan dira, haien errebindikazioak plazaratzeko.
Ekintza hau, sindikatua azaroaren bukaeratik eskualdean burutzen ari den
Prekarietatea garaitu egintzen barruan kokatzen da.
Eskualde bietako
lan egoera prekarioak salatzeko eta baldintza duin batzuk exijitzeko helburuarekin hasi ziren ekimenok.
«Dinamika hauek hasi genituen, ikusten dugulako lan baldintza eskasak gainditzeko neurriak hartzea oso garrantzitsua dela», azaltzen du Barandikak.
Joan den martxoaren 8an ere herrietan mobilizazioak antolatu zituzten sindikatu abertzalekoek, lan egoera prekarioei buruzko irakurketa propioa zabaltzeko enpresetan. «Lantokietan egin ditugun ekintzak, gaur kalera ateratzea erabaki dugu», azaldu du Barandikak.